Denise Affonço

idazle kanbodiarra

Denise Affonço (Nom Pen, Kanbodia, 1944) idazlea da.

Denise Affonço

(2009)
Bizitza
JaiotzaPhnom Penh1944ko azaroaren 22a (79 urte)
Herrialdea Kanbodia
 Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakFuntzionarioa
Enplegatzailea(k)Kanpo Arazoetako Ministerioa

Bizitza aldatu

Aita frantsesa eta ama vietnamdarra. 1975ean Khmer Gorrien estatu-kolpea gertatu zenean, idazkari lanetan aritu zen Phnom Penh-eko enbaxada frantsesean. Affonçok senarrarekin eta seme-alabekin Kanbodian geratzea erabaki zuen. Handik gutxira landa eremura erbesteratu zituzten, eta era guztietako zigorrak jaso zituzten. Alaba eta senarra hil egin ziren.

Testigantza aldatu

1979an, Vietnamgo inbasioak Khmer Gorrien erregimenetik libratu zuen herrialdea, eta, handik hilabete gutxira, Affonçok testigantza eman zuen erregimeneko buruzagi ziren Ieng Sary eta Pol Pot-en aurkako epaiketan. Bere testigantza prestatzean idatzi zituen oharrak El infierno de los jemeres rojos lanaren oinarria izan ziren, Frantzian 2005ean argitaratua. Ondoren Denise Affonço Parisera joan zen bizitzera.[1][2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu