Demetrio Jauregialtzo

Demetrio Jauregialtzo Albisu (Idiazabal, Gipuzkoa, 1870eko urriaren 8a - ib., 1934ko uztailaren 25a) indianoa, negoziogizona eta Argentinako Idiazabal herriaren fundatzailea izan zen.

Demetrio Jauregialtzo
Bizitza
JaiotzaIdiazabal1870eko urriaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIdiazabal1934ko uztailaren 25a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Demetrio Jauregialtzoren hilobia Idiazabalgo hilerrian.

Bizitza aldatu

Immigrazio tradizio handiko familia bateko kidea zen. 1722 urtean hasi ziren Jauregialtzotarrak Ameriketara joaten, eta 1900 urterako 190 ondorengo ziren bertan bizi zirenak.

1886 urtean Argentinara joan zen, Santa Fe probintziako Arequito-ra. Betan, bere anaia nagusia bizi zen, Juan Cruz Jauregialtzo Albisu. Bi anaiek, "Los Vascos" izeneko denetariko negozioan lan egin zuten. Enpresa honen jabea Antonio Maria Agirre zen, hau ere Idiazabalgoa. Gerora, Jauregialtzo anaiek Cruz Alta herrira joan ziren.

Pilar Gastaminza Gomez-ekin (Tolosa, 1892) ezkondu zen eta lau seme alaba izan zituzten.

Argentinako Idiazabalen sorrera[1] aldatu

1908 urtean lur sail handiak erosi zituen Demetrio Jauregialtzok. Garai horretan pampan ferrokarrila eraikitzen hasiak ziren, eta hauen inguruan kanpainako lehen herriak sortzen hasi ziren.

1909ko azaroan, Administración General del Ferrocarril Central Argentino delakora eskutitz bat bidali zuen, tren geltokia bere lurretan egiteko eskainiz, baldin eta geltokiari Idiazabal izena jartzen bazitzaion.

« Señor Administrador General del Ferro Carril Central Argentino

Don H. H. Loveday

Presente.

Muy señor mío:

Terrenos de la línea Cruz a Córdoba

En compensación a los beneficios que he aportado a esa Compañía cediendo gratuitamente 777,156 metros y 15 c/m de terreno para vía, estación y pueblo según escritura firmada ante el Escribano Señor Luque, vengo por la presente a pedir al Señor Administrador General quiera interponer sus buenos oficios ante el Señor Ministro de Obras Públicas de la Nación, para que la estación a ubicarse en los terrenos cedidos por mí se denomine “Idiazábal”.

Este nombre, señor Loveday, es el de mi pueblo natal en España, Prov. de Guipúzcoa – próximo a la ciudad de San Sebastián – capital de esa provincia y es uno de los pueblos de las Provincias Vascongadas que más contingentes da a la República Argentina – pudiendo citar por centenares los hijos de aquel pueblo laborioso que se hallan radicados aquí y en su mayoría dedicados al comercio, industria, agricultura y ganadería y sería muy satisfactorio para mí y para todos mis compueblanos que en esta adoptiva patria argentina contásemos con otro pueblo del mismo nombre, lo cual se obtendrá si Ud. le dispensa una acogida benévola, que así lo espero en atención a la generosidad que he demostrado a esa empresa.

Aprovecho la oportunidad para saludarlo y quedarme

de Ud. atte.

Demetrio Jaureguialzo

»

—Demetrio Jauregialtzo

Proposatutako izena 1910eko irailean sinatutako ebazpenaren bidez onartu zen. Geltokia egiteko lanak hastekoak zirela, eta Idiazabal izena izango zuela baieztatuta, Cordoba probintziako gobernura idatzi zuen, Pablo Lopez Moreno arkitekto publikoak egindako herriaren planoekin, eta ondorengo oharra gehituz:

« “…Por todo lo expuesto solicitamos de V.E. que previos los trámites de estilo apruebe el trazado y nombre del pueblo “Idiazábal” para que quede incorporado como un nuevo factor al progreso de esa provincia”. »


Tren geltokia a 1910eko abenduaren 20an amaitu zen, linea horretako azken geltokia izanik. Geltokia ireki ondoren inguruetara gero eta jende gehiago iristen joan zen Idiazabala, gehienak euskal jatorriko etorkinak, eta ondoren italiarrak, espainiarrak, alemaniarrak, poloniarrak, suitzarrak, frantsesak, errusiarrak, siriarrak eta libanoarrak.

Indiano etxea aldatu

 
Pilarrenea etxea

1920 urtean, Demetrio Jauregialtzok, Argentinan egindako aberastasunaren erakusle, bere jaioterrian Pilarrenea (Pilar Gastamiza emaztearen omenez) izeneko euskal estiloko indiano etxea altxatu zuen. Gaur egun Idiazabalgo udalaren zerbitzu ezberdinen egoitza da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) caminosypueblos. (2019-04-07). «Idiazábal: El surgimiento a la vida urbana» Caminos y Pueblos (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).