Delphine Diallo

argazkilari franko-senegaldarra

Delphine Diallo, edo Delphine Diaw Diallo (Paris, 1977), argazkilari franko-senegaldarra da. Hasieran Parisen instalatua, New Yorken bizi eta lan egiten du egun.

Delphine Diallo
Bizitza
JaiotzaParis, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Frantzia
 Senegal
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Charpentier (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Jasotako sariak
delphinediallo.com

Biografia aldatu

1977an jaio zen, aita senegaldarra eta ama pintore frantsesa, ibilbide artistikoa egitea hautatu zuen, eta, 1999an, Charpentier akademian graduatu zen, ikusizko arteen kategorian.[1][2]

Gero, zazpi urtez aritu zen lanean musikaren industrian, eta, ondoren, argazkigintzari ekin zion. Bere jatorriaren zati batera itzulita, Saint-Louis-du-Sénégalen jarri zen bizitzen, aitaren jaioterrian. Argazki-estudio bat sortu zuen bertan, eta familiako kideei argazkiak ateratzen eta " Renaissance " izeneko seriea egiten hasi zen.[3] Magic jarri zion izena estudioari, Malick Sidibé argazkilari maliarrari eta Malick haren estudio ospetsuari egindako omenaldi diskretu gisa; izan ere, Sidibék bere lehen lanetan eragina izan duela baieztatu zuen.

2008an, New Yorkera joan zen berriro. Peter Beard ezagutu zuen. Bere sorkuntzan interesaturik, Botswanan[4] Pirelli egutegia egiten laguntzea proposatu zion.[5]

2012an, ICPko 26 argazkilari jalgi berri onenetakotzat jo zen, eta Smithsonian Magazineentzat, berriz, argazkigintzako izar jalgi berrietako bat da, eta, 2013an, PDNk, zaindu beharreko 30 argazkilari jalgi berrien artean dago.[6][4]

Bere argazkiak New Yorken negoziatzen dira, 2.500 dolar inguruan.

Erakusketak (hautaketa) aldatu

Bibliografia aldatu

  • Fisheye, 21. zk., azaroa/abendua 216, Azala, 37

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu