Delicatula integrella

Delicatula integrella Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi oso urria eta balio gastronomiko gutxikoa.

Delicatula integrella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaDelicatula
Espeziea Delicatula integrella
Fayod, 1889

Sinonimoak: Mycena integrella, Omphalia integrella.

Deskribapena

aldatu

Kapela: Txikia bada ere (0,4 eta 1 cm bitarteko diametrokoa) eta hauskorra, morfologia mikologiko ezin hobea du, ganbiletik lau-ganbilera, deprimitua eta unbilikatua erdialdean. Ertza soberakinekin, irregularra, inkurbatua, izurtua, ildaskatua, okre kolorea hartzen du marruskatzean. Azala lehorra, leuna, zetaduna, gardena, elur zuri garbi kolorekoa.

Orriak: Errudimentarioak (ia tolesturak, sinpleak), estuak, zabal, zertxobait dekurrenteak, elkarren artean zainekin eta urkilatuak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zuzenetik okertura, gainazal pruinaduna eta haritsua, mizelio-hifa finez inguratutako erraboil txiki batean amaitzen da, kolore zuri gardena izaten du.

Haragia: Oso urria eta mehea, zuri zeharrargi kolorekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Delicatula terminoa latinetik dator, eta delikatuaren txikigarria da, hauskorra delako. Integrella epitetoak, osoa, esan nahi du, nahiz eta txikia izan morfologia perfektua duelako.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Delicatula cuspidata delakoaren antzekoa. Mycena eta Hemimycena generoetako espezie zuriek ez dituzte beren orriak tolestura moduan.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian eta uda hasieran. Aurkitzeko zaila, baina ohikoa eta ugaria. Ale askoko taldeetan ateratzen da. Deskonposatzen ari diren lurperatuta edo erdi lurperatuta dauden sustraitxoetan, adaxketan eta zur-hondakinetan. Leku heze eta ilunetan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kuba, Costa Rica, Puerto Rico, Guadalupe, Dominika, Guyana Frantsesa, Brasil, Argentina, Europa, Errusia, Turkia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Txina, Japonia, Australia, Benin, Malaysia, Taiwan.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 186 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  6. Delicatula integrella: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu