Dekabrista (errusieraz, dekabr «abendua») 1825eko abenduaren 26an tsarraren aurka altxatu ziren errusiar handiki eta ofizialei ematen zaien izena da. Isilpeko elkarte batzuetako kide ziren; gobernu konstituzionala ezarri nahi izan zuten, eta Nikolas I.a Errusiakoa, tsar absolutistaren anaia, errege egin. Armada zati baten laguntza lortu bazuten ere, Nikolas tsarrari leial iraun zioten osteek zapuztu zuten saioa eta altxamenduko buruzagiak preso hartu zituzten. Haietako bost fusilatu egin zituzten eta ehun eta hogei Siberiara eraman.

Dekabristak Senatuko plazan San Petersburgon, 1825an. Karl Kolmanen kuadroa.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu