Deabruaren Dorrea (ingelesez Devils Tower (dakotaz: Matȟó Thípila, "hartzaren logela", edo Ptehé Ǧí, "buffalo-adar marroi"; arapahoz: Wox Niiinon [1]) Ameriketako Estatu Batuetan dagoen intrusio igneo monolitiko edo sumendi lepo bat da, Black Hillsen kokatua, Hulett eta Sundancetik gertu, Crook konderrian, Wyoming estatuaren ipar-ekialdean, Belle Fourche ibaiaren ondoan. Oso modu ikusgarrian altxatzen da (386 metro) inguruko lurraldearen gainetik, eta bere tontorra 1558 metroko altueran dago.

Deabruaren Dorrea
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Wyoming
Wyomingeko konderriCrook konderria
Koordenatuak44°35′25″N 104°42′55″W / 44.5903°N 104.7153°W / 44.5903; -104.7153
Map
Altitudea5.112 ft, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Lehen igoera 1893
KudeatzaileaParke Nazionalen Zerbitzua Parke Nazionalen Zerbitzua
Arkitektura
Materiala(k)fonolita
Webgune ofiziala

Deabruaren Dorrea Estatu Batuetan izendatutako lehen Monumentu Nazionala izan zen, 1906an, Theodore Roosevelt presidentearen agintaldian. Monumentuaren mugek 5,45 kilometro karratuko hedadura hartzen dute.

Harkaitz honen lehen igoera ezaguna 1893an egin zuten William Rogers eta Willard Ripleyk, han inguruko arrantxeroak. Horman lurretik tontorreraino irekitzen zen arrakala bertikal estu bat topatu zuten, eta hilabeteetan zehar arrakalaren bi alboetako hormetan zurezko takoak iltzatu zituzten, tako hauek zurezko taulez horizontalki elkartuz, honela eskailera bat egitea lortuz. 1893ko uztailak 4an independentziaren eguna ospatzen zenez, ikuskizun hau ikusteko bildu ziren inguruko arrantxeroen familien aurrean, eraiki zuten eskaileratik igo ziren, tontorreraino iritsiz. Eskailera 1927 arte erabili ahal izan zen, eta gaur egun ere, oraindik eskailera horren hondarrak ikus daitezke.

Gaur egun, bere urteroko 400.000 bisitarietatik 4.000k Deabruaren Dorrea eskalatzen dute, nagusiki eskaladako teknika tradizionalak erabiliz.

Zinema

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu