David Roberts

David Roberts (Stockbridge, Edinburgotik hurbil, Eskozia, 1796ko urriaren 24a - Londres, Ingalaterra, 1864ko azaroaren 25a) eskoziar pintorea izan zen.

David Roberts
David Roberts (1844).jpg
Bizitza
Jaiotza Stockbridge (Edinburgh)1796ko urriaren 24a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Londres1864ko azaroaren 25a (68 urte)
Hobiratze lekua West Norwood Cemetery Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak The Remains of the Roman Forum Itzuli
Kidetza Royal Academy of Arts Itzuli
Mugimendua Orientalismoa
IMDb ch0492550

BiografiaAldatu

1822. urtean Londresa joan eta antzerkiko eszenatokiak pintatzen hasi zen. Paisaiagile bikaina zen. Britainiako Artisten Elkarteko lehendakariorde egin zuten 1824an, eta Errege Akademiakide 1841ean. Espainiako eskualdeak ere bisitatu zituen, eta pintatu zituen koadroetariko asko Espainiako hirietan egin zituen.

Lan nagusiak: "Santiago de Compostelako katedrala eta apaizgaitegia" (1837), "Errege-erregina Katolikoen kapera Granadan" (1838) eta "Burgosko ikuspegia". Aipagarria da, halaber, 1837. urtean Londresen argitaratutako "Pintura apunteak Espainian. 1832-1833 urteetan David Robertsek jasoak" litografia-bilduma.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Roberts