Dark Waters (2019ko filma)
Dark Waters 2019ko Todd Haynes estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma da.
Sinopsia
aldatu1998. urtean, AEBetako Mendebaldeko Virginiako nekazari bat Robert Bilott abokaturekin jarri zen harremanetan. Azienda hiltzen ari zitzaion, eta uste zuen gertaera hori ez zela naturala, kutsadura baten ondorio zirela abereen heriotzak. Are gehiago, nekazariak bazuen susmo bat: DuPont enpresa kimikoa zen heriotzen erantzulea. Enpresak itzal handia zuen estatu osoan, eta, horren ondorioz, beste inongo abokatuk ez zuen halako aferarik bere gain hartu nahi izan, baina Bilottek onartu zuen, eta ikertzen hasi zen. Ikerketak aurrera egin ahala, datu ikaragarriak agertzen hasi ziren: DuPont enpresaren urteetako isurketek edateko ura kutsatu zuten eta milaka herritarri eragin zizkien kalteak. Auziak hemeretzi urtez iraun zuen, eta, azkenean, 70.000 herritarrek jo zuten Duponten kontra auzitegietan.[1]
Aktoreak
aldatu- Mark Ruffalo: Robert Bilott
- Anne Hathaway: Sarah Bilott
- Tim Robbins: Tom Terp
- Bill Camp: Wilbur Tennant
- Victor Garber: Phil Donnelly
- Mare Winningham: Darlene Kiger
- Bill Pullman: Harry Deitzler
- William Jackson Harper: James Ross
- Louisa Krause: Karla
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Enpresa handi baten zikinkeria, agerian» Berria 2020-01-18 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |