Daniel Tsui

Daniel Chee Tsui» orritik birbideratua)

Daniel Chee Tsui (txinera tradizionalez: 崔琦; pinyinez: Cuī Qí; Henan, Txina, 1939ko otsailaren 28a) estatubatuar fisikaria da. Fisikako Nobel Saria (1998), Hall efektu kuantiko zatikizkoaren aurkikuntzagatik. Chicagoko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Ikasketak amaituta (1967), ikertzaile-laguntzaile gisa hasi zen lanean. Urtebete geroago, Bell laborategietako talde teknikoan sartu zen, eta tresna mikroskopikoen portaera elektrikoa aztertu zuen. 1982an, H. L. Störmerrekin batera, garrantzi handiko aurkikuntza egin zuen: bi dimentsioko zenbait sistema erdieroaleek elektroiak plano batean bilduta izan, eta indar handiko eremu magnetikoen eta Kelvin eskalako zero graduko tenperaturen mendean daudenek agertzen duten Hall efektu kuantikoa elektroiaren karga elektrikoaren zati baten adinakoa dela. Portaera berezi hori urtebete geroago azaldu zuen R. B. Laughlinek, modu teorikoan, supereroankortasun eta superjariakortasun efektuenaren antzeko kondentsazio kuantikoko gertaera batean oinarrituz. Urte horretan bertan Princetoneko Unibertsitatera deitu zuten, ingeniaritza elektrikoko sailean lan egitera. Jaso dituen sari eta aipamenen artean, aipagarriak dira, besteak beste, materia kondentsatuaren Fisikako Buckley domina (1984), Fisikako Benjamin Franklin domina (1988), eta 1988ko Fisikako Nobel Saria, Störmer eta Laughlinekin banatua.

Daniel Tsui

Bizitza
JaiotzaBaofeng County (en) Itzuli1939ko otsailaren 28a (85 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew Jersey
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea 1967) Doktoretza : fisika
Pui Ching Middle School (en) Itzuli
Bostongo Unibertsitatea
Augustana College (en) Itzuli
Clementi Secondary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Phi Beta Kappa Elkartea
Txinako Zientzien Akademia
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Fisika Elkartea
Akademia Sinikoa

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu