Danaë (Rembrandt)
Danaë Rembrandt margolari herbeheretarrek 1636an egindako olioa oihala gaineko margolan ospetsua da. Bere obran oso lan berezia da zeren eta eszena mitologikoak ez ziren haren espezialitatea (bizitza osoan hamar bat egingo zituen), beraz nahiko arraroa da hau. Sinatuta eta datatuta dago horrela: "Remb (...) F 1 (...) 6.". 1985an eraso larria pairatu zuen.
Danae | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Rembrandt |
Sorrera-urtea | 1636 |
Izenburua | Danae |
Mugimendua | Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa |
Ekoizpen lekua | Herbehereak |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 185 () × 202,5 () cm |
Genero artistikoa | biluzia eta margolaritza mitologikoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 31A(+89), 92B1217, 31D17, 41A761, 9 eta 42F51 |
Kokapena | |
Lekua | Hermitage museoa |
Bilduma | Hermitage museoa eta Collection Crozat (en) |
Inbentarioa | ГЭ-723 |
Koordenatuak | 59°56′N 30°19′E / 59.94°N 30.31°E |
Argumentu nagusia | shower of gold (en) |
Gertaera nabarmenak | 1985eko ekainaren 15a Bandalismo Kontserbazio-zaharberritzea |
Gai mitologikoa
aldatuAntzinako Greziaren mitologiaren arabera, Akrisiok semeak nahi zituen baina ez zuen lortzen. Egoera aldatzeko konponbide baten bila orakulu batengana joan zen eta hark zera esan zion: Lurraren amaiera joateko eta han bere alabaren semeak hilko zuela. Iragarpena bete ez zedin Akrisiok Danae dorre batean (beste bertsioen arabera, leize batean) entzerratu egin zuen, horrela haurdun gelditzeko aukera sahiesteko. Baina Zeus Danaez maitemindu zen eta urre euri batez haurdun utzi zuen. Hilabetetara denboraz haren aitona leihaz hilko zuen Pertseo jaio zen.
Azterketa
aldatuRembrandt Danae ohe batean biluzik irudikatu zuen. Irudi osoa urrezko argiaz argituta dago, horrela jainkoaren maitasuna adieraziz. Margolanean garbitasunaren sinboloak nabariak dira: ohearen zuritasunak eta, batez ere, Danaeren gainean ikusten den kupidoak hori adierazten dute. Gela, bestetik, luxuz apainduta dago. Errezeleriaren atzean gizon baten irudia susmatu egiten da; haren ezaugarri nagusia gerrikotik zintzilik ikusten diren giltzak dira, beraz Danaeren kartzelazain dela pentsa daiteke.[1]
Bandalismoa
aldatu1985an zoro batek margolanaren aurkako erasoa burutu zuen. Oihalaren gainean azido zabaldu zuen obra, neurri handi batez, izorratu. Garaiko Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna agintariek margolana berreskuratzeko agindua eman zuten baina emaitza oso kritikatua izan zen zeren eta bermargotu egin zen.[2]
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz): Margolanari egindako errestaurazioari kritika.