Greziar mitologian, Akrisio Argosko errege mitikoa izan zen. Abas eta Aglearen (edo Ocalea, autorearen arabera) semea izan zen, Linzeoren iloba eta Danaoren birriloba. Bere anaia bikia Preto zen, eta esaten zen biek euren amaren umetokian ere borrokan ibiltzen zirela. Abas hil tzenean eta Akrisio hazi zenean Preto herentziatik kanporatu zuen; baina honek bere aitaginarreba Iobatoren laguntzarekin itzuli eta erresuma bitan zatitzera derrigortu zuen: bere anaia Tirintorekin geratu zen eta berak Argos mantendu zuen.

Akrisio
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaAbas (Argosko erregea)
AmaAglaea (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Aganippe (en) Itzuli eta Eurydice of Argos (en) Itzuli
Seme-alabakDanae, Evarete (en) Itzuli eta Apesas (en) Itzuli
Anai-arrebakPreto

Semerik izateko ezintasuna zela eta, Akrisiok Delfoseko orakulua kontsultatu zuen eta honek esan zion bere arreba Danaeren semeak hilko zuela. Danaek ez zuen umerik oraindik, eta hala izan zedin, brontzezko gela batean sartu zuen preso, bakarrik zerurantz irekia zena, bere jauregiko zelaian. Zeusek, orduan, haurdun utzi zuen (beste bertsio batzuetan Preto izan zen). Danaeren umea Pertseo zen. Jaiotzerakoan Akrisiok umea eta Danae kutxa batean sartu eta itsasora bota zuen. Zeusek Poseidoni eskatu zion itsasoak lasaitzeko; Danae eta Pertseok bizirautea lortu zuten eta Serifoko uhartera iritsi ziren. Diktis izeneko arrantzale batek, Polidektes erregearen anaia, aurkitu eta zaindu zituen.

Pertseo hasi zenean heroi bilakatu zen, Medusa hil zuen eta Andromeda salbatu. Pertseo eta Danae Argosera itzuli ziren Andromedarekin, baina Akrisio Larissan zegoen. Larissara iritsi zenean, Pertseok joko batzuetan parte hartu zuen eta disko batekin Akrisioren burua moztu zuen, nahi gabe, profezia betez.

Kanpo estekak

aldatu