Danaë (Rembrandt)

Rembrandten margolana

Danaë Rembrandt margolari herbeheretarrek 1636an egindako olioa oihala gaineko margolan ospetsua da. Bere obran oso lan berezia da zeren eta eszena mitologikoak ez ziren haren espezialitatea (bizitza osoan hamar bat egingo zituen), beraz nahiko arraroa da hau. Sinatuta eta datatuta dago horrela: "Remb (...) F 1 (...) 6.". 1985an eraso larria pairatu zuen.

Danae
Jatorria
Sortzailea(k)Rembrandt
Sorrera-urtea1636
IzenburuaDanae
MugimenduaHerbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Ekoizpen lekuaHerbehereak
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak185 (altuera) × 202,5 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia eta margolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass31A(+89), 92B1217, 31D17, 41A761, 9 eta 42F51
Kokapena
LekuaHermitage museoa
BildumaHermitage museoa eta Collection Crozat (en) Itzuli
InbentarioaГЭ-723
Koordenatuak59°56′N 30°19′E / 59.94°N 30.31°E / 59.94; 30.31
Map
Argumentu nagusiashower of gold (en) Itzuli
Gertaera nabarmenak1985eko ekainaren 15a
Bandalismo
Kontserbazio-zaharberritzea

Gai mitologikoa aldatu

Antzinako Greziaren mitologiaren arabera, Akrisiok semeak nahi zituen baina ez zuen lortzen. Egoera aldatzeko konponbide baten bila orakulu batengana joan zen eta hark zera esan zion: Lurraren amaiera joateko eta han bere alabaren semeak hilko zuela. Iragarpena bete ez zedin Akrisiok Danae dorre batean (beste bertsioen arabera, leize batean) entzerratu egin zuen, horrela haurdun gelditzeko aukera sahiesteko. Baina Zeus Danaez maitemindu zen eta urre euri batez haurdun utzi zuen. Hilabetetara denboraz haren aitona leihaz hilko zuen Pertseo jaio zen.

Azterketa aldatu

Rembrandt Danae ohe batean biluzik irudikatu zuen. Irudi osoa urrezko argiaz argituta dago, horrela jainkoaren maitasuna adieraziz. Margolanean garbitasunaren sinboloak nabariak dira: ohearen zuritasunak eta, batez ere, Danaeren gainean ikusten den kupidoak hori adierazten dute. Gela, bestetik, luxuz apainduta dago. Errezeleriaren atzean gizon baten irudia susmatu egiten da; haren ezaugarri nagusia gerrikotik zintzilik ikusten diren giltzak dira, beraz Danaeren kartzelazain dela pentsa daiteke.[1]

Bandalismoa aldatu

1985an zoro batek margolanaren aurkako erasoa burutu zuen. Oihalaren gainean azido zabaldu zuen obra, neurri handi batez, izorratu. Garaiko Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna agintariek margolana berreskuratzeko agindua eman zuten baina emaitza oso kritikatua izan zen zeren eta bermargotu egin zen.[2]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu