Dalia Dahlia generoko landare-espezie batzuen izen arrunta da; landare horien lorea oso aintzat hartua da apaingarri gisa. Elkartuen familiakoak dira, zain zurixka eta korapilatsua dute, zuztarra sendo samarra eta adartsua, elkarren aurkako hostoak, eta loreak buruetan edo adarguneetan, kolore ugarietakoak. Hazi, adaxka edo tuberkuluen zatiketaz ugaltzen dira. Maiatzaren azken aldera aldatzen dira, eta abuztuan ematen dituzte loreak; izotza hasi arte jarraitzen dute loreak ematen. Mexikon eta Erdialdeko Amerikan dute jatorria, baina, Anders Dahl izeneko suediar botanikariak ekarri zituenetik XVIII. mendean (haren ohoretan dute dalia izena), mundu osoan zabaldu dira. 30 dalia-espezie daude.

Dalia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
SubfamiliaAsteroideae
Generoa Dahlia
Espezieak
30 espezie, 20.000 barietate
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakdahlia (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu