Dainako haitzuloa
Dainako haitzuloa (katalaneraz Cova d'en Daina) granitoko trikuharri handia da, Gironako Romanyá de la Selva herritik gertu, Katalunian. Haren datazioa Kristo aurreko 2700-2200 urtea da. Izena basahuntza animaliatik datorkio.[1] Inguruko trikuharri handiena eta espektakularrena da.
Dainako haitzuloa | |
---|---|
Interes Nazionaleko Kultur Ondasuna | |
Dainako haitzuloa, sarrera. | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Gironako probintzia |
Eskualdea | Baix Empordà |
Kataluniako udalerria | Santa Cristina d'Aro |
Eskualdea | Baix Empordà |
Koordenatuak | 41°51′24″N 2°59′34″E / 41.85679°N 2.992892°E |
Luzera | 7,6 m. |
Historia | |
Materiala(k) | Granito |
Indusketa | |
Zuzendariak | Lluís Esteva Cruañas |
Aztarnategiaren historia
aldatuAztarnategia lurren jabeek XX. mendearen hasieran aurkitu zuten. 1931n estatuak monumentu nazionala izendatu zuen. 1957an, Lluís Esteva Cruañas-ek aztarnategia ikertu zuen eta mota askotako objektuak aurkitu zituen: hezurrak, hortzak, gezi-puntak, aiztoen zatiak, zeramika zatiak...
Egitura
aldatuInguru megalitikoa harrespil batez babestuta dago; harrespila 11 metroko eraztuna egiten du eta granitoko harri handiez egina dago. Trikuharriak 7,6 metroko luzera du, 1,70 zabalera eta 1,50 m. garaiera. Ehorzte kamera laukizuzena da. Kamera hau hiru harriez sarrerako galeriatik bereizita dago, ate funtzioa betez.
-
Haitzulo izena izan arren, trikuharria da.
-
Trikuharriaren egitura. 2.Pasilua 3.Tumulua 4.Ehorzte kamera.
Bibliografia
aldatu- "Els monuments megalítics" en "Quaderns de la Revista de Girona" (1992) - Josep Tarrús.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Monumentuaren informazioa.