Dahteste

Txirikahuen gerlari, itzultzaile eta diplomazialaria

Dahteste (1860 inguru - Meskalero Apatxeen Erreserba, Ameriketako Estatu Batuak, 1955) emakume gerraria eta itzultzailea izan zen, Txirikahua herrikoa, Ameriketako Estatu Batuetako Armadarekin bake negoziazioetan aritu ondoren espetxeratua. Ilth-goz-ay-ren ahizpa zen, Chokonenen taldeko buru Chihuahuaren (Kla-esh izenez ere ezaguna) emaztea.

Dahteste

Bizitza
Jaiotza1860
Talde etnikoaapatxea
Heriotza1955 (94/95 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta gudaria

Bizitza aldatu

Gaztetan Cochiseren taldearekin ibili zen Arizonako hego-ekialdean. Ezkonduta egon eta haurrak izan arren, bere lehenengo senarrarekin batera, Ahnandia, zenbait gatazka armatutan parte hartu zuen.

Geroago, Jeronimoren eta Lozenen konpainiako kide izan zen. Dahtestek bazekien ingelesez, eta horregatik mezulari eta itzultzaile aritu zen. Lozenekin batera, funtsezkoa izan zen 1886an Ameriketako Estatu Batuetako Armadarekin egindako negoziazioetan eta Jeronimoren errendizioan.[1][2]

Zortzi urte eman zituen gerra-preso Fort Marionen, St. Augustinen (Florida), eta pneumoniari eta tuberkulosiari aurre egin zien. Ondoren, Fort Silleko (Oklahoma) espetxe militar batera bidali zuten.[3] Entzierroan senarrarekin banandu zen.[4]

Hemeretzi urtez Fort Silleko espetxean preso egon ondoren, Whitetailen bizi izan zen, Mexiko Berriko meskalero erreserban. Kuni izeneko gizon batekin ezkondu zen, eta ingelesez mintzatzeari uko egin zion. "Old. Mrs. Coonie" ezizenarekin deitu zuten 1955ean hil zen arte.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Boomer, Lee. «Life Story: Lozen» Women & the American Story (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Las mujeres que lucharon junto a Gerónimo» La Vanguardia 2019-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  3. White, Julia. «Dahteste - Mescalero Apache» Woman Spirit.
  4. H. Henrietta Stockel: Chiricahua Apache Women and Children: Safekeepers of the Heritage, ISBN 978-0890969212

Bibliografia osagarria aldatu

  • Karl Lassiter, The Warrior's Path, Kensington Publishing Corporation, 1998.
  • Philippe Morvan, Ours, Calmann-Levy, 2018.

Kanpo estekak aldatu