Dafydd y Garreg Wen (euskaraz "Dabid Harri Zurikoa") Galesko doinu herrikoi bat da.

Dafydd y Garreg Wen
Jatorria
IzenburuaDafydd y Garreg Wen
Ezaugarriak
Hizkuntzagalesa

David Owen galestar harpajole eta konposatzaile itsu eta ospetsu bat izan zen, XVIII. mendean Gwynedd konderriko Porthmadog udalerritik hurbil bizi izan zelarik. Bertakoek, Dafydd y Garreg Wen ezizenaz deitu zuten. Y Garreg Wen (galeseraz: "Harri Zuria") bera bizi eta Morfa Bychan herritik hurbil zegoen baserri baten izena zen.

Usadio edo kondairaren arabera Owen ohean eta hiltzorian zegoela ingurukoei harpa bat eskatu eta doinu hau konposatu omen zuen. Gazte eta 29 urte zituela hil zen, Porthmadog udalerritik hurbil dagoen Ynyscynhaearn herriko San Cynhaearn elizan ehortzi zutelarik.[1] Hitzak, Daviden heriotza eta handik ehun urte ingurura John Ceiriog Hughes olerkariak idatzi zituen.

Historia aldatu

1923ko otsailaren 23an jaio berria zen 5WA Cardiff irratiak abesti hau emititu zuen. Galesez inoiz irratiz entzundako lehen abestia izan zen[2].

Hitzak aldatu

'Cariwch', medd Dafydd, 'fy nhelyn i mi,
Ceisiaf cyn marw roi tôn arni hi.
Codwch fy nwylo i gyraedd y tant;
Duw a'ch bendithio fy ngweddw a'm plant!'
'Neithiwr mi glywais lais angel fel hyn:
"Dafydd, tyrd adref, a chwarae trwy'r glyn!"
Delyn fy mebyd, ffarwel i dy dant!
Duw a'ch bendithio fy ngweddw a'm plant!'
Emaidazue harpa, esan zuen Dabidek, hasperenez,
Hil aurretik beste doinu bat konposatu nahiko nuke.
Lagundu iezaidazu, emazte maitea, eskuak soketan jartzen,
Jainkoak bedeinka ditzala nire jende maitea.
Bart gauean aingeru batek zerutiar arnasez deitu zidan:
"Dabid, jo ezak eta etor hadi heriotzaren atarian barna!",
Aio, harpa maitea, aio zure sokei,
Jainkoak bedeinka ditzala nire jende maitea.

Erreferentziak aldatu

  1. Befriend a church, BBC North Wales, 2012ko martxoaren 29an kontsultatua.
  2. «Schedule - BBC Programme Index» genome.ch.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).

Kanpo estekak aldatu