François d'Orbay

arkitekto frantziarra
D'Orbay» orritik birbideratua)

François d'Orbay (1634–1697 irailaren ̩4an) arkitekto eta marrazkilari frantziarra izan zen. Louis Le Vaurekin eta Jules Hardouin Mansartekin lan asko egin zuen.

François d'Orbay

Bizitza
JaiotzaParis, 1634
Herrialdea Frantzia
HeriotzaRoubaix1697ko irailaren 4a (62/63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
KidetzaAcadémie Royale d'Architecture (en) Itzuli

Lanak aldatu

Hainbat eraikuntza eta diseinu egin ditu : Enbaxadoreen eskailera, Hotel des Comédiens ordinaires du roi-a, Cathédrale-Notre-Dame, Nazio Batuen eskola...

François D´Orbayek Enbaxadoreen Eskailera eraikitzen hasi zen. Ondoren, Louis Le Vau (bere laguna) eskailera hori eraikitzen jarraitu zuen.

Charles Le Brunek, François D´Orbayekin batera, erregearen gelatako barnea apaindu zuten.

Bere lanik adierazgarrienak hauek dira: Premonstrantesko ateburuak, Tritinate eta Karmeliten ospitalea Lyonen, eta Montaubango katedrala.

1670ean Louis Le Vau hil zenean, François D´Orbay, aurrekoaren laguntzailea Versailleseko jauregiaren proiektuaz arduratu zen.

Biografia aldatu

1660tik-1661ra eskailera bat proposatu zuen Trinidad-des-Montsentzat. Parisera itzultzen denean, Louis Le Vau-ren estudiora sartu zen. Urte bereko abenduaren 31n Arkitektura-Akademia Errealean onartu zuten. Bere aitaginarreba hil zenean, Luis XIV. erregearen arkitekto bihurtu zen.

Adituek Israel Silvestreko lanetan arkitektura grabatu zuena François D´Orbay izan zela diote. Albert Laprade arkitektoaren arabera, François D´Orbay hobeto ematen zitzaion marraztea arkitektoa izatea baino.

Familia aldatu

Bere aita François I.a, erregearen eraikinetako maisu enpresaria zen. François, Louise Dufresnoyrekin ezkondu zen. Louise Dufresnoy, 1664. urtean hil zen eta bere emaztea hil eta gero, berriro ezkondu zen Élisabeth Deshouliéresrekin. Élisabeth Deshouliéres 1707. urtean hil zen.

Erreferentziak aldatu