Cystolepiota seminuda

Cystolepiota seminuda Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Susmagarria izateaz gain, ez du sukalderako adina haragirik.

Cystolepiota seminuda
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCystolepiota
Espeziea Cystolepiota seminuda
Bon, 1976

Sinonimoak: Cystolepiota sistrata, Cystolepiota sororia, Lepiota seminuda.

Deskribapena aldatu

Kapela: Hauskorra eta oso txikia, 0,3 cm eta cm 1 bitarteko diametrokoa, konikotik ganbilera eta titi pixka batekin, ertzetan errezelaren hondar triangeluarrekin, flokosoak eta zurixkak. Kapelaren azala lehorra, fin-fin pikortsu-irintsua, zuri-krema kolorekoa, erdigunea arrexka kolorekoa.

Orriak: Eskotatuak, estu, lamelulekin, zuri-krema kolorekoak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Oso mehea, liraina, okertua, zilindrikoa, erraboil gabea, pruinaduna, zuria goian, arre-ardo kolorekoa lila tonuekin erdigunean eta behean ilunagoa, oinarritik zenbat eta hurbilago orduan eta ilunagoa.

Haragia: Hutsala, zurixka, usain ahulekoa, pixka bat frutarena.[2]

Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Zalantzazkoa. Toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Beste Lepiota txiki batzuekin ez da komeni nahastea, oso toxikoak baitira.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Bakarrik edo taldean. Oharkabean pasatzen da. Lur heze, buztintsu edo karedunetako zuhaitzen azpian, humusean aberatsak direnetan. Sarritan goroldiotan ateratzen da.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Guyana Frantsesa, Brasil, Kanariak, Moroko, Europa, Errusia, Kazakhstan, Himalaiako eremua, Japonia, Taiwan, Australia, Hegoafrika, Kenya.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 282 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Cystolepiota seminuda: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu