Cystoderma superbum Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna ezezaguna da, hobe ez jatea.

Cystoderma superbum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCystoderma
Espeziea Cystoderma superbum
Huijsman, 1956

Sinonimoa: Collybia lilacea f. robusta.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Nahiko haragitsua, ganbila, gero laua edo baita gorri-purpura koloreko pikorrez estalira ere, adinarekin desagertzen direnak.

Orriak: Zuri-krema kolorekoak, pixka bat arrosa kolorekoak, ertz argiagoarekin.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta cm 1 bitarteko diametrokoa. Eraztunetik behera kapelaren kolore berekoa, zuri pruinaduna edo pixka bat arrosa eraztunetik gora. Eraztun iheskorra, kortiniformea.

Haragia: Arrosatik horixkara oinean, usaingabea eta zaporegabea.

Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Superbum epitetoa latinetik dator, sekulako, esan nahi duen “superbus” hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Susmagarria, antzeko guztiak bezala.[2]

Nahasketa arriskua

aldatu

Cystoderma amianthinum, hori-okre kolorekoa da eta hanka mehea du. Cystoderma carcharias gris-gorrixka kolorekoa da eta hanka mehea du. Limacella vinoso-rubens handiagoa da (4-7) eta irinaren usaina du.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Talde txikietan. Urria. Izeien eta koniferoen basoetan. Eremu hezeetan, goroldio eta humus artean.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Alpeak, Alemania, Luxenburgo, Erresuma Batua, Ukraina, Eslovakia, Grezia, Austria[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 51 or. ISBN 84-282-0540-6X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Cystoderma superbum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu