Cytidia salicina

Cystidia salicina» orritik birbideratua)

Cytidia salicina Corticiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cytidia salicina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCorticiales
FamiliaCorticiaceae
GeneroaCytidia
Espeziea Cytidia salicina
Burt, 1924

Sinonimoak: Cytidia rutilans, Terana salicina, Cytidia cruenta, Stereum salicinum.

Deskribapena

aldatu

10 mm-ko diametroa duten kopa gelatinakara txikietan agertzen da, baina laster larrukarak, zabalduak eta forma irregularrekoak, ertzak apur bat iletsuak, zuriak eta himenio laranja-gorri bizi kolorekoarekin, leuna.[2]

Etimologia: Salicina epitetoa latinetik dator, sahatsa esan nahi duen “salix” hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

aldatu

Cortinacea bat da, eta Cytidia espezieak hasieran gelatinakarak direnak dira.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Sahats adar lehorretan hazten da.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Islandia, Europa, Errusia, Kazakhstan, Japonia, Hego Korea.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 461 or. ISBN 84-282-0541-X T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cytidia salicina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu