Cylindrobasidium evolvens

Cylindrobasidium evolvens Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cylindrobasidium evolvens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaCylindrobasidium
Espeziea Cylindrobasidium evolvens
Jülich, 1974

Sinonimoak: Corticium laeve, Corticium evolvens.

Deskribapena

aldatu

Karpoforo erresupinatuetan agertzen da, mintzezkoak, nahiko lodiak, ehundura zuri eta azpi-haragitsuarekin, bereizgarria, ertz zurixkarekin, ilaunduna, batzuetan gorantz biribildua goialdean edo perimetro osoan.

Himenioa: Leuna, zuri esne kolorekoa, edo baita alutazeoa ere, edo batzuetan arre zurbila; lehortuan pixka bat pitzatu-areolatua.

Haragia: Urria, elastikoa, usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Sasoia eta lekua

aldatu

Urte osoan aurkitzen da espezie guztietako zuhaitzen enbor eta adarretan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Svalbard, Europa, Kanariak, Turkia, Iran, Errusia, Japonia, Taiwan, Himalaiako eremua, Zeelanda Berria.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 463 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cylindrobasidium evolvens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu