Cuphophyllus lacmus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Nahiko jangarri ona, kalitate gehiegirik gabea.

Cuphophyllus lacmus
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaCuphophyllus
Espeziea Cuphophyllus lacmus
Bon, 1985

Sinonimoak: Hygrophorus lacmus, Camarophyllus lacmus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehenik ganbil-kanpai itxurakoa, gero ganbila, gris-morea, arrosa-morea edo gris-arrosakara kolorekoa.

Orriak: Lodiak, zabal, tartekatutako orritxo txikiekin, dekurrenteak, arrosa-grisaxkak edo gris-more kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Lodia, kurbatua, oinarrirantz loditua, kapelaren kolorekoa baino pixka bat zurbilagoa.

Haragia: Zurixka edo zertxobait grisaxka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Cuphophyllus terminoa grekotik dator, kurbatura, konkor, esan nahi duen "kûpulos" hitzetik eta orritxoa, esan nahi duen "pyllon" hitzetik. Orritxo okertuekin. Lacmus epitetoa berriz latin berantiarretik dator, gris-more kolorea, esan nahi duen "lacmus" hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Nahasteko zaila den espeziea da. Honen kolore morexka ez da ohikoa Hygrophorus generoan. Hygrocybe calyptraeformis antzeko kolorekoa da, baina honek kapela koniko puntazorrotza du, ez dago nahasterik.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean larreetan, ez da oso ohikoa.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Ipar Amerika, Japonia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 119 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 393 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 102 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu