Cuphophyllus flavipes

Cuphophyllus flavipes edo Hygrocybe flavipes Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri gisa katalogatzen bada ere, ez du sukaldaritzan interesik.

Cuphophyllus flavipes / Hygrocybe flavipes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe flavipes
[[|]]

Sinonimoak: Hygrophorus flavipes. Hygrophorus lacmus, Camarophyllus flavipes.

Deskribapena

aldatu

Kapela: Neurri txikikoa. 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, kolore grisekoa, kolore moreko ñabardura argiekin, eta batzuetan tonu arrosa mateekin ere bai, hasietan kanpai itxurakoa, nahiz eta bere ohiko forma ganbila edo zapala izan. Eurite egoeran azal likatsu samarra, bestela lehor samarra, leuna, gutxi edo ildaskatu gabea.

Orriak: Gris-more kolore nahiko uniformekoak, oso zabal, orritxoak ditu tartekatuta, dekurrenteak eta oso lodiak den perretxiko txikirako.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa eta kapelaren diametroa baino luzeagoa, gris zurbila edo krema kolorekoa, oinaren oinarria horitu egiten da, normalean kurbatua

Haragia: Grisaxka, mehea eta ez oso trinkoa. Ez du oso usain berezirik eta zaporea akreszentea.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria, baina ez da erabiltzen sukaldaritzan.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Salbuespena da more koloreko antzekoen artean; beraz, erraz identifikatzen da, eta, aldi berean, zaila da aurkitzea. Hygrocybe calyptriformis delakoak, kolore deigarriagoak ditu eta kapela koniko puntazorrotza.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean agertzen da, beheko zelai eta larreetan, lur nitrofiloetan. Perretxiko hau ez da oso ohikoa, leku askotan ez da aipatzen, baina gure inguruan ohikoa da.

Banaketa eremua

aldatu

Kanariak, Islandia, Europa, Kaukasia, Japonia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 102 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Hygrocybe flavipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu