Cuencako etxe esekiak
Cuencako etxe esekiak (gaztelaniaz: Casas Colgadas), baita ere etxe hegalariak edo erregearen etxeak Cuenca hiriko elementu arkitektoniko ezagunena dira. Izen hori eman zaie etxe horien balkoi handiak eta beste alde batzuk arroketatik kanpo gelditzen direlako, Huécar ibaiaren arroilaren gainean.[1] 2016ko urriaren 25ean kultura-intereseko ondasunak izendatu zituzten. Erdi Aroko eraikinak dira.
Cuencako etxe esekiak | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Cuencako probintzia |
Udalerria | Cuenca |
Koordenatuak | 40°04′40″N 2°07′42″W / 40.0778°N 2.1283°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Erabilera | etxebizitza museo eraikina |
Erabiltzailea | Arte Abstraktu Espainiarraren museoa (Cuenca) |
Ondarea | |
Historia
aldatuHorrelako lehen eraikinak Huécar ibaiaren arroila gainean ohikoak ziren. Gaur egun gutxi batzuk gelditzen dira, ordea. Guztien artean hiru dira ondo gorde direnak: "Sirenaren Etxea" eta bi "Erregeen Etxea"; hiruren balkoiak egurrezkoak dira. Hirurak XIII. eta XV. mende artean eraiki ziren. Eraikin hauen historia grafikoa 1565an hasten da, Anton van den Wyngaerde margolari flandriararen lanekin. XIX. mende amaierako argazkiek, bestetik, multzoa mendetan berdin-berdin gorde zela ikus daiteke. Zoritxarrez eraikin asko galdu egin dira geroztik.[2]
1920. hamarkadan gelditzen ziren etxeak zortzi ziren . 1966an zaharberritu behar izan ziren gelditzen zirenak zeren eta haien egoera tamalgarria baitzen. Etxe partikularrak eta udaletxe bezala erabiliak izan dira.
Antzeko eraikinak
aldatuNahiz eta oso eraikin originalak izan badira munduan beste antzeko adibideak:
- Espainian herri hauetan ikus daitezke antzeko adibideak: Albarracín, Cantavieja, Castellfollit de la Roca, Frías, Ronda, Zafra de Záncara, Tarazona.
- Katalunian: Castellfollit de la Roca.
- Italian: Florentziako Ponte Vecchioren etxeak.[3]
Arte Abstraktoaren Museoa
aldatuHorrelako etxe eseki batean Espainiar Arte Abstraktuaren Museoa dago kokatuta. Haren ardura Juan March Fundazioarena da.
Iruditegia
aldatu-
San Pablo zubia eta etxe esekiak.
-
Gaueko ikuspegia.
-
Etxe esekietara heltzeko bide nagusia.
-
Huécar ibaiaren arroila gainean daude.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cuencako etxe esekiak |