Crocothemis erythraea
Crocothemis erythraea Libellulidae familiako odonatua da. Europan bizi den Crocothemis generoko espezie bakarra da.
Crocothemis erythraea | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Odonata |
Familia | Libellulidae |
Generoa | Crocothemis |
Espeziea | Crocothemis erythraea Brullé, 1832
|
Deskribapena
aldatuBurruntzi honek 33-44 mmko luzera eta 65-70 mmko hego luzera ditu. Abdomen zapala. Ar heldua nahastezina da, buru, begi, torax eta abdomen gorrimin distiratsuak baititu. Eme eta heldugabeak arre-horixkak dira[2].
Banaketa
aldatuAfrika, Hegoaldeko Europa, Ekialde Hurbila eta Mendebaldeko Asian (Txinako Yunnaneraino) banaturik dago. Azkeneko urteetan Iparraldeko Europarantz hedatzen ari da[1].
Bizilekua
aldatuLarbak ur geldiko ingurunetan garatzen dira: zingiretan, arroz alorretan, erretenetan...[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Crocothemis erythraea The IUCN Red List of Threatened Species
- ↑ a b (Ingelesez) Crocothemis erythraea British Dragonfly Society. British-dragonflies.org.uk