Cristóbal Villalba (Plasencia, 1475-Lizarra 1516) estremadurar kapare eta gaztelar militarra izan zen.[1]

Cristóbal Villalba
Bizitza
JaiotzaPlasencia, 1475 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaLizarra, 1516 (egutegi gregorianoa) (40/41 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakItaliar Gerrak
Nafarroako konkista
Cristóbal Villalvaren hilobia Plasencian, Espainian.

Biografia

aldatu

Iparraldeko Afrikan eta Italian hasi zen borrokatzen, Napoliko konkistan Gonzalo Fernández de Córdobaren ondoan arituz.

Errepresioa Nafarroan

aldatu

1512an, Fadrique Álvarez de Toledoren zuzendaritzapean, koronela izan zen Nafarroako konkistan. Hainbat ekintzatan hartu zuen parte, ezagunena 1516ko martxoan Piarres Nafarroakoaren atxiloketarena izanik. 1512ko abuztuaren 30an, militar gaztelarrak sarraskia egin zuen obeditzen ez zuten nafarren aurka, Nafarroako Erresumaren konkistan. Ohikoa zen gaztelarrek konkistatutako lurretan bertako biztanleei haien armadara batzera behartzea. Nafar askok horri uko egin ziotenez, bere soldaduei agindu zien herritarrei lapurtzeko, jipoitzeko eta etxeei su emateko. Herritarrak beldurtzeko helburua zuen. Hala, soldadu gaztelarrek sarraskia hasi zuten, eta ahal izan zituzten emakumeak bortxatu zituzten, garaiko kronikek jaso dutenez.[2]

Cisneros kardinalaren agindupean, Erresumako gazteluak moztu zituen. Aginduak bete ondoren, hurrengoa esan zuen:

« Navarra está tan baxa de fantasía después de que vuestra señoría reverendísima mandó derrocar los muros, que no ay ombre que alçe la cabeza... Proveymos que algunos muros de algunas villas y lugares del Reyno de Navarra se derrocasen y echasen por el suelo porque era cosa dificultosa haver de poner en cada lugar gente de guarda... De esta manera el Reyno no puede estar más sojuzgado y más sujeto, y ninguno en aquel reyno tendrá atrevimiento ni osadía para se revelar.[3] »


Emaztearekin lo-kuluxka bat hartzen ari zela hil zen 1516an. Kronikalari batzuen arabera, Luis IV.a Beaumontekoa Leringo kondeak pozoitua izan zen, bere jaurerrien harresiak moztu zituelako.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu