Crinipellis scabella Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako interesik gabea. Ez du inolako balio gastronomikorik, sendotasun gutxi duelako.

Crinipellis scabella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaCrinipellis
Espeziea Crinipellis scabella
Murrill, 1915

Sinonimoa: Crinipellis stipitaria.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 0,5 eta 1,2 cm bitarteko diametrokoa, lehenbizi ganbila, gero ganbil-laua, titiduna; okre-arrexka kolorekoa, ezkatatsua, zuntzezkoa, gero oso koloregabetzen den zurixka, erdian da bakarrik ilunagoa, eta ertza zimurtsua du.

Orriak: Zuriak, sabeldunak, zabal samar.

Hanka: Ia fistulosoa, gaztaina kolorekoa, tomentoduna.

Haragia: Zuria, usain eta zapore berezirik gabea.[2]

Etimologia: Crinipellis terminoa, ile luzea, esan nahi duen "crinis" hitzetik dator eta azala, kutisa, ilajea, esan nahi duen "pellis" hitzetik. Kapela tomentoduna duelako. Scabella epitetoa zerbait latza esan nahi duen "scabella a, um"-tik dator. Kapelaren azalaren itxuragatik

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomiko gabea.

Nahasketa arriskua

aldatu

Crinipellis corticalis delakoarekin, hau potasarekin kontaktuan jartzean, beltzaxka-more kolorera pasatzen diren ileak dituelako bereizten da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Gramineoen zurtoinetan hazten da, belarretan. Ez da urria.[3]

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Ipar Amerika, Karibe itsasoaren eremua, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 260 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 174 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu