Crepidotus cesatii

Crepidotus sphaerosporus» orritik birbideratua)

Crepidotus cesatii Crepidotaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Crepidotus cesatii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCrepidotaceae
GeneroaCrepidotus
Espeziea Crepidotus cesatii
Sacc., 1877

Sinonimoak: Crepidotus sphaerosporus, Dochmiopus sphaerosporus, Claudopus sphaerosporus, Claudopus variabilis var. sphaeosporus, Crepidotus sphaerosporus, Crepidotus cesatii var. sphaerosporus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 0,8 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, maskor forman, sesila, zuri zetaduna, felpaduna, ertza pixka bat beherantz biribildua.

Orriak: Zuriak, gero okre-arrosak edo arrosa-arreak, hasieran herdoil-gorrixka kolorekoak, nahikoa zabal eta estuak.

Hanka: Kaskarra.

Haragia: Hutsala.[2]

Etimologia: Crepidotus terminoa sandalia esan nahi duen latinezko “crépida” hitzetik eta belarria, esan nahi duen grezierazko “oûs” “otós” hitzetik dator. Sandalia formako belarriekin. Bere kapelaren formagatik. Sphaerosporus epitetoa grekotik dator, esferikoa, esan nahi duen “sphairos” hitzetik. Espora borobilak dituelako.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

aldatu

Ia beti ezaugarri mikroskopikoen analisia eskatzen du.

Sasoia eta lekua

aldatu

Hostozabalen eta koniferoen egurretan eta eukaliptoen enborretan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Txile, Nigeria, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Australia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 423 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Crepidotus cesatii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu