Crepidotus cesatii
Crepidotus cesatii Crepidotaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Crepidotus cesatii | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Crepidotaceae |
Generoa | Crepidotus |
Espeziea | Crepidotus cesatii Sacc., 1877 |
Sinonimoak: Crepidotus sphaerosporus, Dochmiopus sphaerosporus, Claudopus sphaerosporus, Claudopus variabilis var. sphaeosporus, Crepidotus sphaerosporus, Crepidotus cesatii var. sphaerosporus.
Deskribapena
aldatuKapela: 0,8 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, maskor forman, sesila, zuri zetaduna, felpaduna, ertza pixka bat beherantz biribildua.
Orriak: Zuriak, gero okre-arrosak edo arrosa-arreak, hasieran herdoil-gorrixka kolorekoak, nahikoa zabal eta estuak.
Hanka: Kaskarra.
Haragia: Hutsala.[2]
Etimologia: Crepidotus terminoa sandalia esan nahi duen latinezko “crépida” hitzetik eta belarria, esan nahi duen grezierazko “oûs” “otós” hitzetik dator. Sandalia formako belarriekin. Bere kapelaren formagatik. Sphaerosporus epitetoa grekotik dator, esferikoa, esan nahi duen “sphairos” hitzetik. Espora borobilak dituelako.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.
Nahasketa arriskua
aldatuIa beti ezaugarri mikroskopikoen analisia eskatzen du.
Sasoia eta lekua
aldatuHostozabalen eta koniferoen egurretan eta eukaliptoen enborretan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Txile, Nigeria, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Australia.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 423 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Crepidotus cesatii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.