Crepidotus autochthonus

Crepidotus autochthonus Crepidotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Crepidotus autochthonus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCrepidotaceae
GeneroaCrepidotus
Espeziea Crepidotus autochthonus
J.E.Lange, 1938

Sinonimoa: Crepidotus fragilis.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, maskor edo abaniko itxurakoa, oso hauskorra, ertz erregularrak, ez dira egoten gardentasunagatik ildaskatua. Kapelaren azala ez da gelatinakara, higrofanoa, zuria, zilar koloreko fibrilla erradialekin.

Orriak: Dekurrenteak, finak, estuak, estu, zuriak, arre-more kolorekoak espora-jalkinaren ondoren, tomentudun ertza.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zuria, hutsala.

Haragia: Oso urria, hauskorra, zuria. Usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina marroi-tabako kolorekoa.[2]

Etimologia: Crepidotus terminoa sandalia esan nahi duen latinezko “crépida” hitzetik eta belarria, esan nahi grezierazko “oûs” “otós” hitzetik dator. Sandalia formako belarriekin. Bere kapelaren formagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Crepidotus mollis delakoarekin nahas daiteke, honek kapelaren azala gelatinakara du eta hostozabalen zurean hazten da. Crepidotus cesatii eta Crepidotus variabilis espezieek espora desberdinak dituzte. Crepidotus applanatus-ak kapelaren azala lehorra du eta zura parasitatzen du.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean (urrian batez ere). Ilaratan hazten da. Lurrean, orbel eta belar artean. Sastraka eta hostozabalen (pagoa) eremu itzaltsuetan.

Banaketa eremua

aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Mayotte.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 359 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Crepidotus autochthonus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu