Cotylidia pannosa Repetobasidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Cotylidia pannosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaRepetobasidiaceae
GeneroaCotylidia
Espeziea Cotylidia pannosa
D.A.Reid, 1965

Sinonimosk: Thelephora pallida, Stereum Sowerbeii.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: Inbutu itxuran, 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa. Oinarria bakartua edo beste ale batzuekin koloniak osatuz, zuria da. Kanpoko aldea, hasieran zuria, zimurtsua, ondoren kolore zikina hartzen du. Barnealdea zuria hasieratik, gero zonatu samarra egiten da, iletsua, kolore horixkak edo gorrixkak hartuz, batez ere ertzerantz.

Haragia: Suberosoa eta zaila; gogorra eta hauskorra lehorrean.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Behin ikusiz gero, ez da erraza beste espezie batekin nahastea

Sasoia eta lekua

aldatu

Abuztutik urrira koniferoen eta hostozabalen azpian, ugariagoa pagoen azpian.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kongo, Himalaiako eremua, Japonia, Brasil.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 582 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

aldatu