Cortinarius variecolor

Cortinarius variecolor Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Agian kontsumi liteke, baina kalitate eskasa du eta, gainera, beste Cortinarius toxiko edo susmagarri batzuekin nahasteko arriskua dago.

Cortinarius variecolor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius variecolor
Fr., 1838

Sinonimoa: Agaricus variecolor.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa, leuna, hasieran more kolorekoa eta gero gorri-adreilu kolorekoa, oso iluna gainazal denean. Geruza bereizgarriarekin, ertz fina eta beherantz biribildua onddo helduan.

Orriak: Estu samar, ia itsatsiak oinari, hasieran more kolorekoak eta gero gorri-errearen kolorekoak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa. Argia, gero zurbila ia zurixka-more kolorekoa, erraboilduna, hondoan fibrila moreekin.

Haragia: Zurixka edo ñabardura more arinekin, arrexka samarreko kolorekoa helduan. Zapore gozokoa. Lurrustel usain handiarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, grekotik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Variecolor epitetoa latinetik dator, askotariko, esan nahi duen "varius" hitzetik eta kolorea, esan nahi duen "color" hitzetik. Kolorez aldatzen delako.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri kaskarra[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius largus eta Cortinarius praestans delakoekin nahasten da. Cortinarius variecolor espeziearen ezaugarri berezietako bat da, jariatzen duen lurrustel usaina.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Lurzoru karedunetan hostogalkorren edo koniferoen basoetan. Zirkulutan agertzen da, taldekoia.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 208 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 217 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Cortinarius variecolor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu