Cortinarius triformis

Cortinarius triformis Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan daiteke, baina balio gutxi du sukaldaritzan.

Cortinarius triformis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius triformis
Fr., 1838

Sinonimoa: Cortinarius subferrugineus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, konikoa gaztetan, gero ganbila, titi zabal batekin, erdira mamitsua. Azal horixka-ilehori kolorekoa edo krema-okre antzekoa, berezko zuntz txikiekin. Higrofanoa, marroi-gorrixka ilun kolorekoa zopatuta dagoenean. Ertz izurtua eta mehea.

Orriak: Estu, kafesnearen kolorekoak.

Hanka: Zurixka, zilar kolorekoa goialdean, batzuetan desagertzen den zuntz-lerro batekin. 3,5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. 3 cm-ko diametroa duen erraboil puztu oboide-fusiforme batekin. Gortina zuri eta iheskor batekin.

Haragia: Trinkoa, zuria kapelarena, urtsua eta grisaxka samarra oinarena. Usain atsegina du eta zapore leuna. Kolore gorria hartzen du fenolanilina erreaktiboarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria, baina balio gastronomiko txikikoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius turgidus delakoarekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Urritik azarora, hostozabalen azpian.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 464 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 177 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu