Cortinarius suillus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius suillus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius suillus
Fr., 1838

Sinonimoa: Gomphos suillus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, arre-gorrixkatik arre argi kolorera, ez da higrofanoa, haragitsua, fibrilositate argiz apaindutako ertza, ganbila, baina erdian titirako joerarekin.

Orriak: Zurixkak, gero krema-arrexka kolorekoak, zabal eta nahikoa zabalak, itsatsiak. Orritxoekin.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, fusiformea oso sabelduna, kanela zikin koloretik arrexkaraino; luzetarako fibrila ilunagoekin, oinarrian zurixka.

Haragia: Zuri-krema kolorekoa edo arrexka, usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Suillus epitetoa latinetik dator, suinoa, txerria esan nahi duen, “suillus” hitzetik. Handia delako.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Cortinarius brunneus delakoak izan dezake antza.

Sasoia eta lekua

aldatu

Zelai belartsuetan eta akuzifolioen basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 195 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius suillus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu