Cortinarius subtortus

Cortinarius subtortus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius subtortus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius subtortus
Zaw., 1835

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Esferikoa edo erdi-esferikoa, gero laua, pixka bat likatsua eguraldi hezearekin, lehorrarekin opakua, apur bat fibrilosoa, azkenik zimurtua, ertza beherantz bihurritua, horixka-lehoi kolorekoa.

Orriak: Nahiko zabal, zabalak, pixka bat lodiak, itsatsi-unziformeak edo zertxobait dekurrenteak, iletsuak (zistidio ugariren ondorioz); gris-oliba antzeko kolorekoak, gero arre-oliba antzeko kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Borra formakoa edo zilindriko luzanga gora mehetua, askotan bihurritua, arre-okre antzeko kolorekoa, oliba antzekoa goialdera. Gortina iheskorra zuri-horixka kolorekoa.

Haragia: Zurixkatik okre zurbilera doan kolorekoa, pixka bat mikatza, intsentsu usaina edo zedro-zurarena izaten du.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Subtortus epitetoa latinetik dator, okerra, bihurritua, esan nahi duen "tortus" hitzetik. Zertxobait bihurritua duelako oina.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Zedro-zuraren usain bereizgarria jariatzen du, eta identifikatzen laguntzen du.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Mendiko koniferoen basoetan, leku urtsuetan, mendiko zohikaztegietan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Alpeak.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 204 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 171 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Cortinarius subtortus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu