Cortinarius spectabilis

Cortinarius spectabilis Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius spectabilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius spectabilis
M.M.Moser, 1952

Sinonimoa: Phlegmacium spectabile.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametroarekin, horixka-boli kolorekoa edo krema, okre argia diskoan, pruina arin bat bezalako errezel batez estalia, morea, iraunkorra, denbora luzez beherantz kizkurtuta geratzen da ertzean. Kapelaren azala bereizgarria.

Orriak: Hasietan lila bizi kolorekoa, gero arrexka-lila, oinera biribilduak eta bertan beheragune batekin; batzuetan itsatsiak.

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierarekin eta 1 eta 1,8 cm bitarteko diametroarekin, erraboil lodiarekin; zurixka-lila kolorekoa goialdean. Gortina zurixkarekin.

Haragia: Zuria hankan tonalitate moreren batekin; ez dauka usain berezirik; zapore gozoarekin edo garratz samarrarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Spectabilis epitetoa latinetik dator, miresgarri, esan nahi duen, “spectabilis” hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Cortinarius aleuriosmus delakoarekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan, Picea excelsa izeien azpian, kare-lurretan. Altuera handian.

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Frantzia, Alpeak, Suedia (batez Gotland uhartea ere), Norvegia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 143 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius spectabilis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu