Cortinarius aleuriosmus

Cortinarius aleuriosmus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, susmagarria edo ezezaguna.

Cortinarius aleuriosmus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius aleuriosmus
Maire, 1910

Sinonimoa: Cortinarius caroviolaceus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 8 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero lau-ganbila, ertz mehea, biribildua. Azal zaila, likatsua eguraldi hezean, zuria, laster okre argi kolorekoa bihurtzen da.

Orriak: Estu, tartekatutako orritxoekin, libreak, hasieran more kolorekoak, gero herdoil kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, erraboil baztertu batean amaitua, irmoa, zuria, ondoren okre antzeko kolorekoa; gortina zuri iheskor batekin.

Haragia: Lodia, trinkoa, gogorra, zuria; irin usaina du eta zapore mikatza.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Cortinarius hau, Scauri taldeko garbienetako bat da orri moreekin. Cortinarius rapaceus delakoarekin nahas daiteke, baina honen haragiak ezti usaina du, ez irinarena, orriak krema zurbil kolorekoak edo krema-more zurbil kolorekoak. Cortinarius rickenianus espeziearekin ere bai, honek kapela zuria du, erraboila lila kolorekoa eta haragiak ez du irin usainik.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, koniferoen basoetan.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 447 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 418 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 210 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu