Cortinarius sebaceus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius sebaceus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius sebaceus
Fr., 1838

Sinonimoak: Gomphos sebaceus, Phlegmacium sebaceum.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa. Haragitsua, hemisferikoa eta gero zabaldua ere bai, hori-okre antzekoa zurbiltzen, distiratsua eguraldi lehorrarekin, erdigunea lehoi kolorearekin, errezel zurixkarekin, zetaduna, inoiz pruinaduna, ez oso likatsua; kapelaren azala bereizgarria.

Orriak: Estu samar, meheak, argiak, zurixkak gero kafesne kolorekoak, itsatsiak edo hankara biribildu samarrak.

Haragia: Zuria, usaingabea, zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Sebaceus epitetoa, sebo esan nahi duen “sebun” hitzetik dator. Ziurrenik zeharrargia delako.

Jangarrirasuna

aldatu

Jangarri ona.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaren amaieran eta udazkenean. Koniferen eta hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Alpeak, Alemania, Norvegia, Espainia, Frantzia, Suitza, Austria, Txekia, Erresuma Batua, Irlanda, Finlandia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 217 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 133 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Cortinarius sebaceus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu