Cortinarius saniosus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius saniosus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius saniosus
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, haragi mehe samarrekoa, laster zabaldua edo titi estu batekin, laranja-arrexka-orein koloretik herdoil samarrera doan kolorekoa, hasieran ertza pixka bat apendikulatua eta horia.

Orriak: Okre-gorrixka kolorekoak, zabal.

Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta 0,4 cm inguruko diametrokoa, ia zilindrikoa, kolore berekoa, ezkata horixka galkor batzuekin.

Haragia: Kolore berekoa eta usaingabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria. Susmagarria, ez da jaso behar.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Zuhaitz hostozabalen azpian, sahatsak bezalako zuhaitzen azpian, askotan leku hezeetan

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Islandia, Svalbard uhartedia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua.[3]

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 222 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Cortinarius saniosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu