Cortinarius renidens Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius renidens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius renidens
Fr., 1838

Sinonimoak: Cortinarius angulosus, Hygronarius renidens, Gomphos renidens, Hydrocybe renidens.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, higrofanoa, arre-laranja kolorekoa, arbeletxeko bizi kolorekoa lehorrean, titi kamutsarekin eta apaizen kapelaren itxurakoa.

Orriak: Nahiko estu, orritxoekin, itsatsiak, burdin bizi kolorekoak, hasietan argiak.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, okre-arrea edo argiagoa, luzetarako fibrila ilunagoz apaindua. Hori-lasto koloreko gortinarekin, fibrilosoa iheskor samarra.

Haragia: Zurixka. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Renidens epitetoa latinetik dator, distiratsua esan nahi duen, “renidens” hitzetik. Kapelaren kolore biziagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Ez da Cortinario oso deigarria eta tamaina ertainekoa da, kapelaren laranja kolore nahiko biziagatik ezagutzen da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Ekainetik aurrera. Koniferoen basoetan, zohikaztegietan,

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Kaukasia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 187 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius renidens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu