Cortinarius rapaceus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa den susmoa dago. Usain txarra du.

Cortinarius rapaceus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius rapaceus
Fr., 1838

Sinonimoa: Phlegmacium rapaceum.

Deskribapena aldatu

Kapela: Sendoa, 15 cm arteko diametrokoa, ganbiletik laura, eta diskoa zertxobait deprimitua, ertza grabatua. Kapelaren azala bereizgarria, likatsua hezetasunarekin, zuri-buztin kolorekoa orban okre-laranja kolorekoekin.

Orriak: Trinkoak, bihurriak, krema-more zurbil kolorekoak, gorrixka-lehoi koloreko orbanekin. Gortina zuri eta iheskorrarekin.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaietakoa, zetaduna, zuria, okre koloreko malutekin eta erraboil marjinatu txiki batekin, distiratsua, okre-laranja kolorekoa.

Haragia: Zurixka (horixka oinaren azpian), lurraren edo errefauaren usainarekin, batzuetan desatsegina eta zapore gozokoa, eztiarena.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius aleuriosmus delakoarekin nahas daiteke, honek more-herdoil koloreko orriak ditu eta haragiak irin usaina izaten du.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Taldekoia, taldeka. Mediterraneo aldean. Zur gogorra duten zuhaitzen basoetan (artea, haritza).

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 210 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Cortinarius rapaceus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu