Cortinarius pseudocyanites

Cortinarius pseudocyanites Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius pseudocyanites
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius pseudocyanites

Sinonimoa: Phlegmacium pseudocyanites.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, gris-urdinxka kolorekoa edo berun kolorekoa, garbi likatsua, gris-arrexka koloreko erdigunearekin, arrexka adinarekin, amaieran zuntz finekin edo ezkatatsua, ia leuna.

Orriak: Ez oso estu eta orritxoekin, zabalak, baina ez sabeldunak, lehenbizi urdinak edo lila kolorekoak, gero urdin-grisaxka-fuliginoso kolorekoak, azkenean arreak.

Hanka: 7 eta 11 cm bitarteko garaietakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko bitarteko diametrokoa, erraboil sendoarekin, kapelaren kolorekoa baina zurbilagoa, gero arrexka-more kolorekoa.

Haragia: Frutaren usainarekin; nabarmen urdina hankaren goialdean, zurixka kapelan, arrosara edo adreilu kolorera herdoiltzen da.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Pseudocyanites epitetoa Cortinarius cyanites espeziearen antzekoa delako du.

Jangarrirasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Cortinarius cyanites delakoaren oso antzekoa da, honen aldaera bat bezala har genezake.

Sasoia eta lekua

aldatu

Hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Frantzia, Alpeak, Belgika.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 163 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius pseudocyanites: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu