Cortinarius cyanites Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Zenbait autorek uste dute, toxikoa izan daitekeela.

Cortinarius cyanites
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius cyanites
Fr., 1838

Sinonimoak: Phlegmacium cyanites, Cyanicium cyanites.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero laua, more iluna, ezkatatxo hori-arrexka koloreko ugariz estalita; ertza oso biribildua barrurantz. Zahartzean ezkatak lodiagoak izaten dira.

Orriak: Hasieran urdin-more kolorekoak, gero arre-morexkak, nahikoa estu.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 4 cm bitarteko lodierakoa, erraboil lodiarekin; goialdean urdin-morea, behealdean arre-sepia kolorekoa; goialdean ezkatatxo hori-arrexka kolorekoekin. Gortina zurixkarekin.

Haragia: Urdin-more bizi kolorekoa, ebakitzean gorri-arrosa kolorekoa bihurtzen da. Usaingabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Cyanites epitetoa grekotik dator, urdin-turkesa, esan nahi duen, "kyanos" hitzetik. Haragiaren koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius purpurascens delakoarekin nahas daiteke, hau ez da koloregabetzen, baina erreakzionatu egiten du iodoarekin, ukitzean oina urdindu egiten zaio.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Abuztutik urrira. Hostozabalen basoetan eta mistoetan. Urria.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 208 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 161 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu