Cortinarius porphyropus

Cortinarius porphyropus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius porphyropus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaThaxterogaster
Espeziea Thaxterogaster porphyropus

Sinonimoa:Thaxterogaster porphyropus

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikotik ganbil-laura, ez oso haragitsua, mehe samarra, leuna, likatsua, birgartua, koloregabetua, buztin kolorekoa edo arre zurbil kolorekoa.

Orriak: Nahikoa estu, meheak, marjinatuak, hasieran more zurbilak edo purpurina kolorekoak, gero kanela kolorekoak; ukitzean more kolorez zikintzen dira.

Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaietakoa eta 0,7 cm inguruko diametrokoa. Ia zilindrikoa, elastikoa, mehea, barrubetea gero barnehutsa, subkonbergentea edo erraboildun samarra; zuri-zilar kolorekoa more-urdinxka kolorez lausotuta; ukitzean lila kolorea hartzen du,

Haragia: Urria, zuria, oinarena ebakitzean more kolorera pasatzen da.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Porphyropus epitetoa grekorik dator, purpura esan nahi duen “porphyros” hitzetik eta hanka esan nahi duen ”pous” hitzetik. Gorri-more koloreko hanka duelako.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Oharra: Ezaugarria da oinean ukitu den lekuan, morez zikinduta dagoenean; hasieran haragia zurixka dena airean denbora jakin baten egon ondoren, more-purpura kolorekoa bihurtzen da. karedun lurzoruetako pagoen azpian hazten da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen baso hezeetan, batez ere pagadietan.

Banaketa eremua

aldatu

Alaska, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Himalaiako eremua.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 221 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 177 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Thaxterogaster porphyropus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu