Cortinarius paleaceus

Cortinarius paleaceus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa den susmoa dago.

Cortinarius paleaceus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius paleaceus
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran koniko-kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da puntadun titi baten inguruan depresio batekin. Higrofanoa, matea, arre kolorekoa eguraldi hezean, arre-grisaxka edo hori-lehoi kolorekoa eguraldi hezean. Ezkata finez guztiz estalita egoten da, tenteak, zeta itxurakoak, zurixkak, ertzean lodiagoak.

Orriak: Ez oso estu, itsatsiak edo koska batez dekurrenteak, hasieran gris edo arre-grisaxka kolorekoak, gero kanela kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak

Hanka: 3 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,8 cm bitarteko lidierakoa. Oro har, nahiko luzea, flexuosoa, berdina, fistulosoa, marratua, arre-gorrixka, zuriz nabartua, errezelaren ezkata flokonosoengatik. Oinarria tomentu zuri batekin. Eraztun zuri, iheskor eta mintzezko samarrarekin.

Haragia: Mehea. Zopatuta dagoenean marroi ilun kolorekoa eta marroi argi kolorekoa eguraldi lehorrarekin. Geranioaren antzeko usaina du.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Paleaceus epitetoa latinetik dator, lastoa esan nahi duen, "palea" hitzetik. Eguraldi lehorrarekin lasto kolorea izaten duelako.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius paleiferus delakoarekin nahas daiteke, baina honek tindu moreak izaten ditu orritxoetan.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaren amaieran eta udazkenean, erretxinadun eta hostozabal basoen leku goroldiotsuetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Brasil, Australia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 468 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, orria, 209 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 233 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 220 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu