Cortinarius odoratus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa ez bada ere, kalitate gastronomiko eskasa du.

Cortinarius odoratus
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius odoratus
M.M.Moser, 1967

Sinonimoak: Cortinarius orichalceus, Calonarius odoratus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura, erdia pixka bat loditua, ertza apur bat biribildua. Kapelaren azala mamitsua, likatsua, berde-horixka kolorekoa, erdia ezkatatsua eta ilunagoa, fibrila horiekin.

Orriak: Eskotatuak, estu, zuzenak, marjinatuak (koska batek oinari lotuak), kapelaren kolorekoak, helduaroan marroira biratzen dute, koskadun ertza.

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, horixka, erraboil marjinatuarekin. Gortina lodiarekin, gaztetan kolore argikoa, okre kolorea hartzen du esporak jaurtitzean.

Haragia: Lodia, berdexka kapelaren azalaren azpian eta hori-berdexka erraboilean. Azafrai-lorearen usaina du eta zehaztu ezinezko zaporea. Espora-jalkina okre kolorekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius ionochlorus delakoarekin nahas daiteke, honek orri moreak ditu. Cortinarius atrovirens espeziearekin ere bai, honek piperbeltzaren usaina du, berde ilun kolorekoa da eta mendiko izeietan hazten da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Hostozabalen basoetan (pagoa, haritza). Karbonatua duten lurzoruetan.

Banaketa eremua aldatu

Euskal Herria, Alpeak, Alemania, Suedia, Espainia, Frantzia, Suitza, Austria, Danimarka, Erresuma Batua.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 210 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Cortinarius odoratus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu