Cortinarius mussivus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius mussivus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius mussivus
Melot, 1987
Banaketa mapa

Sinonimoak: Cortinarius russeoides, Hebeloma mussivum, Meliderma mussivum, Phlegmacium russeoides .

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3,5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbil-lautu-titiduna, irregular samarra, likatsua hezetasunean, distiratsua lehorrean, arre uniforme kolorekoa, edo orban marroi edo sepia koloreko tipikoekin hondo hori-berdexkaren gainean.

Orriak: Hasieran horixka-berdexka kolorekoak, gero arre-oliba antzekoak, forma aldakorrekoak: meheak edo lodiak, itsatsiak edo dekurrenteak, ez oso estu, ertz argiagoarekin eta sarri koskekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 10 cm bitarteko garaietakoa eta 0,7 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa oinarrira mehetua, klabiformea ere bai, potoloa izan edo mehea izan, hori bizi berdexka koloreekin, oinarriraino arre koloreak hartzen ditu; betea, gero barnehutsa.

Haragia: Hori zikin kolorekoa, usain sarkor bereizgarriarekin, atsegina ez, zapore gozokoa, heldu gabeko artoarena bezalakoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Russeoides epitetoa latinetik dator, gorria esan nahi duen “russus” hitzetik. Gorrirako joera duelako.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Karaktere diferentzial nabarmenena bere usain sarkor eta iraunkorra da, denbora luzez usaintzean goragalea eta buruko mina sor ditzakeena.

Sasoia eta lekua

aldatu

Koniferoen basoetan edo mistoetan, kare-lurretan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa (batez Alpeak eta Eskandinavia ere).[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 155 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius mussivus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu