Cortinarius multiformis

Cortinarius multiformis Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da, baina identifikazioa ziurtatzeko azterketa mikroskopikoa egin behar da, eta, beraz, praktikoagoa ez jasotzea.

Cortinarius multiformis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius multiformis
Fr., 1838

Sinonimoak: Cortinarius allutus, Cortinarius lundelli.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbila erdi lau-ganbila. Ertza biribildua, mehea, ildaskatu gabea. Azal likatsua, hori-okre antzeko uniforme kolorekoa, eta errezel unibertsaletik datozen zuntzexka erradial ilunagoekin eta errezel zuri baten hondarrekin.

Orriak: Nahikoa estu, orritxo ugarirekin nahasita, zurbilak, hasieran zurixkak, gero krema kolorekoak eta bukaeran herdoil kolorekoak esporengatik.

Hanka: Irmoa, betea, 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, lehorra, distiratsua, zetadun-fibrilosoa, hasieran zuria, gero, okre argia gortinatik gora eta marroi-okre antzekoa gortinatik behera. Erraboila alboan, oinarrian zurixka. Gortina zuria eta iheskorra.

Haragia: Lodia, lehenbizi irmoa, gero biguna, zurixka, zertxobait okre antzekoa erraboilean. Oinarriekin marroi-horixkan erreakzionatzen du.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Multiformis epitetoa latinetik dator, era askotara, esan nahi duen "multiformis" hitzetik. Duen itxura aldakorragatik.

Jangarritasuna aldatu

Jan daiteke, baina hobe ez jatea, Cortinarius asko ez baitira behar bezaka aztertu.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Talde bereko zenbait espezie nahiko antzekoak dira, hala nola: Cortinarius ochropallidus, Cortinarius gracilior, Cortinarius polymorphus.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, haritzen azpian.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 448 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 227 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 224 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 210 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu