Cortinarius laniger Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius laniger
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius laniger
Fr., 1838

Sinonimoak: Cortinarius macropus, Cortinarius semudaphilus, Talamonia macropus

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila edo kanpai-itxurakoa, gorrixka-arrexka kolorekoa, ile zurixkek estaltzen dute gaztea denean. Nahiko haragitsua, ertza beherantz biribildua.

Orriak: Zabalak, ia oinetik bereizita, gorrixka-arrexka kolorekoak, kapelaren kolorekoak.

Hanka: 12 cm arteko garaierakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, eraztun nahikoa markatuak uzten dituen errezelaren hainbat hondakinekin, oinarria oso lodituta, zurixka, batzuetan goialdean tonu moreak izaten ditu, heltzen denean arrexka kolore uniformekoa.

Haragia: Pixka bat arrexka kolorekoa, iztupa itxura samarrekoa. Usaingabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Laniger epitetoa latinetik dator, bilotsua, esan nahi duen "laniger" hitzetik. Bere eraztunagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Erraz atzematen da, kapelaren gainazalaren itxuragatik, orrien gorri-adreilu bizi koloreagatik, eta normalean oso garatua den eraztun formako errezel zuriagatik

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 218 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 223 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu