Cortinarius incisus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius incisus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius incisus
Fr., 1838

Sinonimoak: Telamonia incisa, Gomphos incisus, Hydrocybe incisa.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ez oso haragitsua, kanpai itxurakotik ganbilera, beti oso titiduna eta ertza ebaki erradialekin edo hobeto esanda hautsita, gainazal distiratsuekin eguraldi lehorrarekin; lehoi-burdin kolorekoa, batzuetan oliba antzeko ilun koloreko tonalitateekin.

Orriak: Nahikoa zabal, zabalak, itsatsiak, kanela ilun kolorekoak, arrexkak.

Hanka: 5 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,5 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, okerra, betetik barnehutsera, kapelaren kolorekoa, eraztun zuriarekin, flokosoa, batzuetan disoziatua, pixka bat iletsua oinarrian eta pixka bat loditua ere egon daiteke.

Haragia: Ia usaingabea, zaporea pixka bat garratza; ia onddoaren gainerako kolore berekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Incisus epitetoa latinetik dator, markatua, esan nahi duen “incisus” hitzetik. Kapelaren ertzaren itxuragatik.

Jangarritasuna

aldatu

Cortinarius txiki guztiak bezala ez da jangarria,

Nahasketa arriskua

aldatu

Bereizteko zailak diren Cortinarius txikien taldekoa da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Hostozabalen basoetan, bideen ertzetan edo hautsitako lur zatietan, batzuetan baita soropildua ere.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 185 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius incisus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu